Logotipo de Bodegas Elosegi

Izen handiko ardoak 1883az geroztik

Orri nagusia > Erosteko baldintzak

Erosteko baldintzak

Baldintza orokorrak:

Eurotan (€) azaltzen dira produktuen salneurriak eta horiek ez dute BEZ barne hartzen. Hemen azaltzen diren salneurriak egiazkoak dira, inolako akats tipografikorik ez badago edo produktuak agortzen ez badira.

BODEGAS ELOSEGI S.L.-ren salmentetan espainiar legeak bete eta dagozkien zergak ordaindu beharko dira.

Produktuak ilustratzen dituzten argazkiak ez dira inolako kontratutan barne hartzen eta ezingo diote BODEGAS ELOSEGI S.L.-ri inolako konpromisorik eragotzi.

Web orri honetan eskainitako produktu eta zerbitzuen prezioa, edozein unetan eta enpresak berak erabakita, aldatzeko eskubidea bereganatzen du BODEGAS ELOSEGI S.L.-k. Bezeroari produktuen prezioaren egiazkotasuna eta ziurtasuna bermatzeko, prezioa, eskaria egiten den unean publizitatean indarrean dagoena izango da.

Ordaintzeko moduak:

Partikularrak: web bidez Kreditu Txartelaz ziurtasunez ordaintzea. Egiaztatutako kreditu-erakundearen lineako ordainketa-plataforma bidez burutzen da zure erosketa, kreditu edo zordunketa txartela dela medio eta horretara igorriko dira zuzenean sartutako datuak. BODEGAS ELOSEGI S.L.-k ez ditu datu horiek gordeko.

Ahalik eta segurtasun handiena eskaintzeko aukeratu ditu bide hauek BODEGAS ELOSEGI S.L.-k. Espainiakoak ez diren txartelekin ordainketak egiteko, Merkataritza Elektroniko Seguruaren (CES) segurtasun-protokoloak onartuta izan beharko ditu txartela eman duen bankuak. Ezingo da baldintza hau betetzen ez duten txartelekin ordainketarik egin. Horrelako kreditu-txartelekin egindako eragiketak atzera botatzeko eskubidea bereganatzen du BODEGAS ELOSEGI S.L-k.

© 2006 Bodegas Elosegi, S.L