Logotipo de Bodegas Elosegi

Izen handiko ardoak 1883az geroztik

Orri nagusia > Nortzuk garen

Aurkezpena

BODEGAS ELOSEGI S.L., J. Antonio Elosegi Mugicak sortu zuen 1883. urtean Ormaiztegin. Upel eta zahatoetan ardoa saldu eta egiten ekin zion ardogintzari. Elosegi familiaren bigarren belaunaldiak Beasainera eraman zuen enpresa 1927.ean eta "Hijos de J.A. Elosegi" izena hartu zuen.

Ordutik, mahastizaintzako eta ardogintzako eskualderik onenetan hautatutako ardoak ontziratu eta merkaturatzean diharduen enpresa gara. Gure jardueran, tradizioa, berrikuntza eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen ditugu, ostalaritza eta elikadura sektoreetako estatu zein nazioarteko bezerorik zorrotzenen premiak betetze aldera.

Gure helburuak

  • Gipuzkoan erreferente izatea.
  • Nazioarteko merkatuak finkatzea.
  • Egunez egun, berrikuntzan aurrera egitea eta ingurumena gero eta gehiago errespetatzea.
  • Pozik dauden bezeroak izatea.
  • Enpresan integratuta eta helburu berarekin diharduten langile motibatuekin jardutea.

© 2006 Bodegas Elosegi, S.L