Pribatutasun politika
Pribatutasun-politika honen xedea da BODEGAS ELOSEGI SLren datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa ematea eta interesdunek dituzten eskubideak deskribatzea, betiere xedapen hauen arabera: 2016/679 (EB) Araudia, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduarekin eta horien zirkulazio askearekin lotuta (aurrerantzean, DBEO); eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (DPBEDEBLO).
1. Arduradunaren identitatea eta harremanetarako datuak
BODEGAS ELOSEGI SL, B-20533493 IFK duena, da ondoren zerrendatzen diren datuen tratamenduaren arduraduna. Harekin harremanetan jartzeko bide hauek erabil daitezke:
- Posta, 201 poligonoa, 20212 posta-kodea - Olaberria (Gipuzkoa).
- Posta elektronikoa, bodegaselosegi@bodegaselosegi.com
2. Datuen tratamendua: xedeen deskribapena, oinarri juridikoak eta hartzaileak
BODEGAS ELOSEGI SL enpresak bere ardurapeko tratamendu-jardueren erregistro bat du, eta bertan zehazten dira tratamenduaren helburuak, tratamendu horiek legitimatzen dituzten oinarri juridikoak eta DBEOren 30. artikuluan aurreikusten diren gainerako elementuak. Ondoren web-gune honetatik egiten diren zerbitzuak aipatzen dira, baita garatzen dituen jarduerekin lotutako beste batzuk ere:
Tratamenduak | Tratamenduaren xedeak │ Legitimazioa │ Hartzaileak |
---|---|
Hautagaitzak | |
Xedeak | Langileak hautatzeko prozesuen kudeaketa |
Legitimazioa | Interesdunaren baimena |
Hartzaileak | Langileak hautatzeko enpresak |
Kanpoko langileak | |
Xedeak | Aldi baterako laneko enpresek jarritako langileen jarduera zuzentzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea |
Legitimazioa |
- Lege-betebeharrak betetzea - Kontratu-harremana egikaritzea |
Hartzaileak |
- Langileen legezko ordezkariak - Jatorrizko aldi baterako laneko enpresak |
Bezeroak | |
Xedeak | Bezeroekin eta bezero potentzialekin sortzen den harremanaren kudeaketa integrala, barnean direla eskaeren kudeaketa, fakturazioa, kobrantza, merkataritza-kudeaketa, kontabilitatekoa, fiskala eta administraziokoa, eta komunikazioak mantentzea |
Legitimazioa |
- Lege-betebeharrak betetzea - Kontratu-harremana egikaritzea - BODEGAS ELOSEGI SL enpresaren interes legitimoa, pertsona juridikoetan zerbitzuak egiten dituzten pertsona fisikoen eta banakako enpresaburuen eta profesional liberalen harremanetarako datuen tratamenduari dagokionez |
Hartzaileak |
- Zerga-administrazioa - Bankuak - Kontu-ikuskatzaileak - Aholkularitza fiskala - Garraiolariak - Banatzaileak - Kudeaketa-softwarearen hornitzailea (ERP) - Informatika-mantentzearen hornitzailea |
Hornitzaileak | |
Xedeak | Hornitzaileekin eta balizko hornitzaileekin sortzen den harremanaren kudeaketa integrala, barnean direla eskaeren kudeaketa, fakturazioa, kobrantza, merkataritza-kudeaketa, kontabilitatekoa, fiskala eta administraziokoa, eta komunikazioak mantentzea |
Legitimazioa |
- Lege-betebeharrak betetzea - Kontratu-harremana egikaritzea - BODEGAS ELOSEGI SL enpresaren interes legitimoa, pertsona juridikoetan zerbitzuak egiten dituzten pertsona fisikoen eta banakako enpresaburuen eta profesional liberalen harremanetarako datuen tratamenduari dagokionez |
Hartzaileak |
- Zerga-administrazioa - Bankuak - Kontu-ikuskatzaileak - Aholkularitza fiskala - Kudeaketa-softwarearen hornitzailea (ERP) - Informatika-mantentzearen hornitzailea |
Kontseilariak eta bazkideak | |
Xedeak | Entitateko bazkideen eta Administrazio Kontseiluko kideen datuak kudeatzea, merkataritza-legeriaren ondoriozko betebeharrak betetzeko; besteak beste, bazkideen erregistro-liburua eramatea, akta-liburuak betetzea, deialdiak bidaltzea eta aginduzko inskripzioak eta jakinarazpenak Merkataritza Erregistrora eramatea |
Legitimazioa | Lege-betebeharrak betetzea |
Hartzaileak |
- Merkataritza-erregistroa - Kontu-ikuskatzaileak - Notarioak - Aholkularitza juridikoa |
Komunikazioa eta Marketina | |
Xedeak | Konpainiaren komunikazio- eta marketin-jarduerak kudeatzea, barnean direla kontsultei, informazio-eskaerei eta iradokizunei erantzutea, newsletterrak bidaltzea, langileen irudiak web-orrian argitaratzea eta informazioa sare sozialetan zabaltzea |
Legitimazioa |
- Interesdunaren baimena - 34/2002 Legearen 21. artikulua, komunikazio komertzial elektronikoak bidaltzeari dagokionez |
Hartzaileak |
- Ostatatze-hornitzailea eta web-orriko erabiltzaileak - Web-orriko edukiak kudeatzen dituen enpresa - Sare sozialen hornitzaileak (AEB) |
Bideozaintza | |
Xedeak | Instalazioen segurtasunerako kameren bidez irudiak atzitzea, grabatzea eta bistaratzea |
Legitimazioa | Interes publikorako egitekoak betetzea |
Hartzaileak |
- Agintaritza eskudunak, hala dagokionean - Mantentze-enpresak |
Bisiten kontrola | |
Xedeak | Fabrikara sartzen diren bisitarien kontrola |
Legitimazioa | Segurtasun-arrazoiak tarteko, tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak |
Hartzaileak | Datuak ez zaizkie hirugarren batzuei emango, lege-betebeharra dagoenean izan ezik. |
3. Datuen kontserbazioa
Tratamendu bakoitzean, datuak gorde egingo dira ezarritako harremanei eusten zaien bitartean, eta, ondoren, legezko epe aplikagarrietan eta datuak biltzeko aintzat hartu ziren helburuak betetzeko behar den denboran, baita helburu horren ondoriozko eta datuen tratamenduaren ondoriozko balizko erantzukizunak zehazteko behar den denboran ere. Tratamendua baimenean oinarritzen denean, datuak gordeko dira baimen hori bertan behera geratu arte edo datuak ezabatzea eskatu arte. Tratamendu bakoitzerako beharrezkoak diren datuak eskatuko dira soilik; hortaz, datu horiek eman ezean, ezin izango dira ezarritako harremanak izan edo ezin izango zaie jasotako eskaerei erantzun.
4. Datuen nazioarteko transferentzia
Pertsonen irudiak eta/edo bideoak Facebook, Instagram eta/edo Twitterren argitaratuz gero, datuen nazioarteko transferentzia gertatuko da Facebook Inc. eta/edo Twitter Inc. erakundeetara, hurrenez hurren. Erakunde horiek Ameriketako Estatu Batuetan dute egoitza eta EU-US Privacy Shield akordioari atxikitzen zaizkio. Hori dela eta, datuen transferentzia hori Europako Batzordearen egokitzapen-erabaki baten babespean dago.
5. Eskubideak baliatzea
Gure posta helbidera edo helbide elektronikora (bodegaselosegi@bodegaselosegi.com) bidalitako idatzi baten bidez, interesdunak edo datu pertsonalen titularrak honako eskubide hauek izango ditu, araudian aurreikusitako baldintzetan eta inguruabarretan:
- Sartzeko eskubidea: bere datuak tratatzen ari diren edo ez jakiteko.
- Zuzentzeko eskubidea: oker dauden datuak zuzentzeko.
- Ezabatzeko eskubidea: datuak tratatzeari uzteko, baldin eta, besteak beste jada beharrezkoak ez badira bildu ziren helburuetarako.
- Aurka egiteko eskubidea: inguruabar jakin batzuetan tratatzeari uzteko.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: kasu jakin batzuetan tratamenduaren irismena mugatzeko, baina datuak kontserbatzen direla ziurtatuz.
- Datuak eramateko eskubidea: aurrez emandako datuak jasotzeko edo hirugarren batzuei bidaltzea eskatzeko.
- Aurrez emandako baimena edozein unetan bertan behera uzteko.
- Kontrol-agintaritzari erreklamazio bat egiteko, bere eskubideak baliaraz daitezen.
Interesdunak bere eskubideak baliatuko baditu, bere nortasuna egiaztatuko duen agiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko du.
6. Pribatutasun-politika eguneratzea
Datuak babesteko politikaren edukia aldatu ahal izango da, gerta daitezkeen lege-aldaketetara egokitzeko, baita kontrol-agintaritzek emandako irizpide eta posizioetara egokitzeko ere.
Pribatutasun-politika azken aldiz eguneratu zen 2020/01/31n.